19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

411/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Enpresaren zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2008ko ur hornidurarako tarifak onesten dituena.

Tuterako Udalak ur horniduraren 2008ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. "E.A.O.").

Ikusirik Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onesteko egindako eskaerari buruzkoa.

2007ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedatutakori jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2008ko ur hornidurarako tarifa hauek onestea:

A.-Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera:

13 9,53

15 12,67

20 20,30

25 30,50

30 42,69

40 73,29

50 190,60

65 476,50

80 571,80

100 794,13

125 1.270,63

150 1.588,37

200 3.049,60

250 3.176,63

300 4.923,87

B.-Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

A-1 tarifa: etxebizitzetako erabilera: 0,3651.

A-2 tarifa: industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Industriari, merkataritzari, bulegoei, langelei, kirol instalazioei, obrei eta abarri aplikatzen zaie: 0,5941.

A-3 tarifa: hainbesteko finko bateko hornidurak, ur-hargune eta sute-ahoen bidez, kontagailurik gabe: 0,5941.

A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera: 0,5941.

A-6 tarifa: ongintza zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak: ongintza zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskola, DBHko ikastetxe eta unibertsitateak eta administrazio publikoak: 0,3651.

A-9 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,3651.

B tarifa: goi ur-hornidura beste udalerri batzuei: 0,2556.

C.-Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera

25 6,10

30 8,54

40 14,66

50 38,12

65 95,30

80 114,36

100 158,83

125 254,13

150 317,67

200 609,92

250 635,33

300 984,77

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3.-Tarifa horiek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4.-Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Tuterako Udalaren Ur Batzordeari jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 23an.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0801371