19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

177/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Zangozako udal mugapean Kraft ore kimikoaren eta paperaren fabrikazio integratuaren jarduerarako. Jardueraren titularra Smurfit Kappa Navarra, S.A. da.

Instalazio hori, jadanik badena, Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 6.1.b epigrafean dago jasota, "Papera eta kartoia egiteko instalazio industrialak, egunean 20 tonatik gorako ekoizpen ahalmena dutenak" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuko araubidearen menpe dago.

Era berean, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2B eranskineko 6.1.b) epigrafean jasota dago, "Papera eta kartoia egiteko instalazio industrialak, egunean 20 tonatik gorako ekoizpen ahalmena dutenak" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuko araubidearen menpe dago.

Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Dekretu horrek istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen, gai arriskugarriak tarteko diren kasuetarako.

Ebazpen honen barnean dago isurketak Aragoi ibaira egiteko baimena, Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriarekin bat; horri begira, isurketak egitearen gaineko onargarritasunari buruzko txostenaren edukia erantsi da. Txostena Ebroko Ur Konfederazioak eman zuen.

Ebazpen honen V. eranskinean orain arte egin den tramitazio administratiboaren laburpena ageri da eta VI. eranskinean, berriz, tramitazio aldian enpresak baimen proposamenaren gainean aurkeztutako alegazioen laburpena.

Ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Ebazpenaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematea Zangozako udal mugapean Kraft ore kimikoa eta papera fabrikatzeko industria instalazioaren jarduerari. Jardueraren titularra Smurfit Kappa Navarra, S.A. da.

2. Jarduera Ingurumen baimen integratua eskatzeko oinarrizko proiektuan eta 0658/06 (AAI) espediente administratiboko agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzei jarraituz garatzea eta betiere ebazpen honen II. eta III. eranskinetan aipatzen diren neurriak betez.

3. Ingurumen baimen integratuak zortzi urteko indarraldia du. Indarraldia amaitu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, titularrak berriztapena eskatu beharko du, urtarrilaren 17ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako administrazio prozedurari jarraikiz.

4. Ebroko Ur Konfederazioak, txosten baten bidez, Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedurari ekin dakiola eskatzen ahalko du, legeetan (uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan eta uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 104. artikulua) aipatzen diren kasuetan. Halaber, hondakin urak isurtzeko ezarririko baldintzak behin eta berriro bete ezik, isurtzeko baimena kentzeko arrazoia izanen da, Ur jabari publikoari buruzko Erregelamenduaren 263. eta 264. artikuluetan ezarririko prozedurarekin bat.

5. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat.

6. Instalazioa hondakin arriskugarrien sortzaileen erregistroan izaten jarraitzea, PP/115/NA/2006 zenbakia jarrita. Ekoizten ahal diren hondakin arriskugarriak ingurumen arloko baimen osatu honen III. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskugarrien sorreran egiten ahal diren aldaketak jakinarazi beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu III. eranskin horretan sartzeko.

7. Hondakin arriskugarriak ahalik eta gehien gutxitzeko azterlana onestea. Titularrak aurkeztu du, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat.

8. Ontzien hondakinen prebentziorako enpresen plana onetsi da, Ontziei eta ontzi hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen 7. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera. Ontzi hondakin horien ekoizpena eta kaltegarritasuna ahal den txikiena izan eta jatorrian aurrea hartzeko neurriak aurreikusirik daude titularrak aurkeztu duen dokumentazioan, hobekuntza teknikoen barruan.

9. Instalazioak hondakin ez arriskugarrien kudeatzaileen erregistroan duen inskripzioa bere horretan uzten da (GNP/14/NA/2003 zenbakia), hondakinen barne kudeaketarako zentroa baita. Kudeatzen ahalko dituen hondakinak Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakinen barneko kudeaketan egiten diren aldaketak jakinarazi beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, lehen aipatutako IV. eranskinean sartzeko.

10. Departamentu honek araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimenaren xede den jarduera edo instalaziorako emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere ebazpen honetan espresuki haiei buruz egindako adierazpena badago.

11. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

12. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

13. Ebazpen hau jakinaraztea Smurfit Kappa Navarra, S.A.ri, Zangozako Udalari, Ebroko Ur Konfederazioari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairuan, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0801191