19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

32/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Zangozako 6. poligonoko 398. lurzatian 66/13'2 kV-eko Zangozako BTA berria eraikitzeko proiektuari. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da, Bilbon.

2007ko azaroaren 7an goian aipatutako espedienteei dagozkien Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaerak sartu dira Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, Zangozako lurzati bereko 66/13,2 kV-ko BTA ordezkatzeari buruzkoa.

Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko I atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru dekretu horren 28. artikuluan ezartzen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela, Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri, Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Zangozako 6. poligonoko 398. lurzatian 66/13'2 kV-eko Zangozako BTA berria eraikitzeko. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da, Bilbon.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen mende dago:

-Egungo BTA desegin ondoren, sobratutako materialak eta hondakinak baimendutako hondakindegi batera eraman beharko dira.

-Sustatzaileak Ingurumen ukipenenen azterlanean agertzen diren prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak hartuko ditu, eta bere aurrekontuen kargura ingurumeneko teknikaria kontratatuko du hurrengo eginkizunekin:

a) Ingurumena zaintzeko plana zehaztu eta gauzatzearen ardura hartzea.

b) Obraren Zuzendaritzari proposatutako jarduketen garapena eta ezarritako ingurumen baldintzak bateratzen laguntzea

c) Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia jakinaren gainean jartzea, aldez aurreko txostenaren bidez, hilabetean behingo txostenak, obrek iraun bitartekoak, seihilean behingo txostenak, funtzionamendu aldiaren hurrengo bi urtetan eginen direnak eta bukaerako txostena.

-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendurako Departamentuari, Ingurumen Zaintzari, Zangozako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0801091