19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

289/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Elisa González Martínez andreak jarritako 619/2007 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzierrekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Elisa González Martínez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak uztailaren 25ean emandako 341/2007 Foru Aginduaren kontra. Aipatutako foru agindu horren bidez ezetsi egiten zen Elisa González Martínez andreak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile sarjentu izateko 12 lanpostu (lekualdatze lehiaketa egin ondotik ateratakoak) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituta ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Elisa González Martínez andreak jarritako 619/2007 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau Elisa González Martínez andreari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801803