19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

13/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Ur-hornidura Nafarroako Erretenetik, Baterako konponbidea, 15. eremua (IV. fasea)" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak abuztuaren 1ean emandako 1056/2007 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, "Ur-hornidura Nafarroako Erretenetik, Baterako konponbidea, 15. eremua (IV. fasea)" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan ondoko alegazio hauek jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.-Francisco Javier García Gurpegui jaunak, Arradako 10. poligonoko 14. lurzatiko RAD-05 finkaren jabea den Angel García Arteaga jauna ordezkatuz, honako hau alegatu du:

Adierazi du bere finkan hiru kutxeta jartzea ez zaiola ongi iruditzen eta bidean edo mugetan jar daitezela.

Erantzun zaio Q-5 kutxeta, bentosakoa, finkaren mugaren ondoan jada jarrita dagoela. Q-3 kutxeta, bentosakoa, lurzatiaren mugara eraman daiteke, baina Q-4 kutxeta, hustubidekoa, ezin da aldatu, eremu horretako behe puntu bat delako.

2.-Javier Urrutia Arbeloa jaunak, Zarrakazteluko 20. poligonoko 566. lurzatiko CAR-32 finkaren jabekidea, honako hau alegatu du:

Finka mugakidea Anaut Marco jaunaren oinordekoena bada ere, haren zati bat berea dela dio, akats bat egin delako lurzati berrantolamenduaren prozesuan.

Alegazioari erantzunez adierazten da ez administrazio desjabetzailea ez desjabetzearen onuraduna (Mairagako Mankomunitatea) ez direla eskudunak titulartasun auziak ebazteko.

Bestalde, eta egin den Ingurumen ukipenen azterlanaren ondorioz, beharrezkoa izan da hodiaren trazaduraren zati bat aldatzea, Tresmugas alderdiko Aleppo pinuaren gaineko eragina murrizteko.

Horregatik, trazadura berriarekin Angel Irisarri Tiraplegui jaunak Arradako mugapean (Murillo el Cuende) duen finka, katastroaren arabera 11. poligonoko 486 lurzatia, ukituko da, hain zuzen ere 3 metroko zabalerako zerrenda bat 299 metrotan. Hortaz, finka horri 897 m²-ko bide-zorra ezarriko zaio, obrak egin bitartean 4.934 m²-ko aldi baterako okupazioa eta 8 m²-ko behin betiko okupazioa 2 kutxeta jartzeko.

Jabeak horren gainean egokia iruditzen zitzaiona adieraz zezan, hamabost eguneko epea eman zitzaion alegazioak aurkezteko.

Epe hori iragan eta ez da jabearen alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Ur-hornidura Nafarroako Erretenetik, Baterako konponbidea, 15. eremua (IV. fasea)" izeneko proiektua behin betikoz onestea, eta aurkeztutako alegazioak ebazpen honen azalpen zatian ezarritakoaren arabera ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Zarrakazteluko eta Murillo el Cuendeko udaletxeetako iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau alegaziogileei eta Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 23an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0801243