19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

9/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 703/2007 Ebazpena indarrik gabe uzten duena, eta "13,2 kV-eko linea, Zangozako araztegia-transformazio zentroa" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) enpresak, Zangozako Udalarekin finkatua duen lankidetzaz baliatuz diharduela, departamentu honi eskatu zion jendaurrean jar zitzala "13,2 kV-eko linea eta 100 KVA-ko aire zabaleko zentroa, Zangozako hondakin urak tratatzeko estaziorako (EDAR)" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Guzti hau Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 30eko 703/2007 Ebazpenaren bidez egin zen.

Ondoren, eta Ingurumen ukipenetarako baimena baldintzapean ematen duen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 4ko 252/2007 Ebazpenean ezarritakoa betez, proiektua aldatu da aipatu ebazpenaren baldintzak betetze aldera horrela, "13,2 kV-eko linea, Zangozako araztegia-transformazio zentroa" izena eman zaio. Beraz, indarrik gabe utzi da hasierako proiektua jendaurrean jarri zuen toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 30an emandako 703/2007 Ebazpena, eta "13,2 kV-eko linea, Zangozako araztegia-transformazio zentroa" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri da berriro.

Udalaren zerbitzu publikoa denez gero, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, tokiko obren eta zerbitzuen proiektuak onesteak berarekin dakar hartzen dituzten ondasunen onura publikoaren deklarazioa eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea 703/2007 Ebazpena, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 30ean emandakoa , "13,2 kV-ko linea eta 1eta 100 KVA-ko aire zabaleko zentroa, Zangozako hondakin urak tratatzeko estaziorako (EDAR)" izeneko proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen zuena.

2. Hamabost egunez jendaurrean jartzea "13,2 kV-ko linea eta eta 100 KVA-ko aire zabaleko zentroa, Zangozako araztegia-transformazio zentroa" izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hemen ondotik ematen dena, proiektuak ukitutakoek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu eta argitaratzen den zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak idatziz eman ditzaten, Toki Administrazioko Departamentuan (Arrieta kalea, 12, 3.a, 31002 Iruña) eta Zangozako Udalean.

3. Ebazpen hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Zangozako udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko da, non interesdunek eskura izanen baitituzte proiektua eta lurzatien planoak.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 17an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

13,2 KV-KO LINEA, ZANGOZAKO ARAZTEGIA-TRANSFORMAZIO ZENTROA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

ZANGOZAKO UDAL MUGAPEA

SA-01 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) LA 7 24 42 1 2,00 3 540 ALTXONBIDEA

ALHONDIGA, 1

31002 IRUÑA (NAFARROA)

SA-02 ZANGOZAKO UDALA LA 8 28 48 0 0,00 - - BIDEA

SA-03 EBROKO UR KONFEDERAZIOA LA 3 10 0 0 0,00 - - ERREKA

SAGASTA, 26-28

50006 ZARAGOZA (ZARAGOZA)

SA-04 SANGÜESINA TEXTIL, S.A. LS 50 75 500 1 1,35 3 626 LARREAK

HELBIDE EZEZAGUNA LA 30 105 180 1 2,00

SA-05 ZANGOZAKO UDALA LS 8 12 80 0 0,00 - - BIDEA

SA-06 AMPARO JIMENEZ LACASA LS 122 183 0 3 3,37 2 861 LEHORREKO LURRA.

ANA MARIA JIMENEZ LACASA

ANISIA ASUNCION JIMENEZ LACASA

AVDA. ARAGON, 35-1.

31400 ZANGOZA (NAFARROA)

SA-06BIS JOSE SOLA BARON LS 0 0 1.220 0 0,00 2 861 LEHORREKO LURRA.

SAN FRANCISCO JAVIER, 19

31400 ZANGOZA (NAFARROA)

SA-07 JOSE SOLA BARON LS 143 215 1.430 3 3,37 2 862 LEHORREKO LURRA.

SA-08 ZANGOZAKO UDALA LS 5 8 50 0 0,00 - - BIDEA

SA-09 FCO. JAVIER LECUMBERRI GALAR LS 343 515 3.430 5 6,75 3 11 LEHORREKO LURRA.

CUATROESTACIONES, ZK. G.

31491 ZARE (NAFARROA)

SA-10 FRANCISCO JAVIER ARAMENDIA GARCIA LS 138 207 1.380 2 2,70 3 12 LEHORREKO LURRA.

JUNCO ZK.G. 6, ESKUINA

31400 ZANGOZA (NAFARROA)

SA-11 ZANGOZAKO UDALA LS 100 150 1.000 3 4,05 3 627 ELKORRA

LL = Lurpeko linea elektrikoa.

AL = Aireko linea elektrikoa.

Iragarkiaren kodea: F0800981