19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

5/2008 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko eraikuntza proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena eta haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, martxoaren 7ko 41/2007 Foru Aginduaren bidez, "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta hark ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa.-Gregorio Galilea Arazurin, Vianako Udaleko alkate- udalburua, Vianako Udala ordezkatuz.

NA-134 errepidea berritzearen trazadura aldatzea eskatu du, errepide honen bikoizketak industrialdearen zerbitzuko sarbide berrian eta Logisiete ondoko biribilgune txikian eragiten baitu, biribilgunea eta zenbait aparkaleku baliorik gabe utziz. Halaber, ukitutako lurrak desjabetzeko espedientetik baztertuak izan daitezela eskatu du.

Erantzuna:

Alegazioa ezetsi da. Trazadura aldatzeko aukera aztertuta, aukera hori bideragarria ez da, egituren ezaugarriak baldintzatua baita, eta baldintza hauek industrialdeko bideen etorkizuneko bikoizketa kontuan hartuz diseinatu dira.

Bestalde, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuak AU-17.2 sektorean Vianako udal plana aldatzeko emandako txostenean (2004/35987 espedientea) ezarritakoarekin bat, d) puntuan hurrengo hau dio: "Ibailgailuentzako aparkalekuek ez dute eraginen zortasun gunean, hau da, gutxienez lur berdinketatik 8 m-tara jarriko dira".

2. alegazioa.-José María Sánchez Antón.

Ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrendaren baitako bere lurzatiari buruzko zenbait alegazio aurkeztu ditu.

Erantzuna:

Vianako udal planeko U. 17.2.A unitatearen birzatiketa dela eta, bere lurzatia 23. poligonoko 278. lurzati gisa inskribatu da, eta, beraz proiektu honek ez du eraginik izanen bertan.

Aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, bidezkoa da proiektua behin betikoz onestea. Arestian aipatutako birzatiketa kontuan hartuz, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketak izan dira, beraz, eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.1. artikuluan zehaztutakoarekin bat, aurreikusitako lanak hirilurrean daudenez, Ingurumeneko ukipenetarako baimena ez da beharrezkoa. Dekretu horrek ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" eraikitzeko proiektua jendaurrean jartzeko epea bukatutzat ematea.

2. "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" eraikitzeko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.

3. "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" eraikitzeko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei banakako zitazioaren bitartez dei egitea, otsailaren 27an Vianako udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

4. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Foru agindu hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkaritan eta Vianako udaletzeko iragarki-oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

6. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Vianako udalari eta alegatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

"LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

VIANAKO UDAL MUGAPEA

VI-1 IMAZ GARCIA, MARIA ROSARIO 458 22 284 LURZORUA

JORGE VIGON 4, 3. EZKERRA, 26003 LOGROÑO

PEREZ GARCIA, MARIA PILAR

AVDA. DE LA RIOJA 16, 6. EZKERRA, 26001 LOGROÑO

BERNECHEA GARCIA, PILAR ASCENSION

RUA STA. MARIA 48, 3. , 31230 VIANA

VI-2 MONTE-ARNO, S.A. 3 22 285 LURZORUA

GUZMAN EL BUENO 98, 28003 MADRIL

VI-3 PEREZ AGRASO, ANGEL 20 22 286 LURZORUA

JUAN CARLOS I 47, 26005 LOGROÑO

PEREZ AGRASO

CONSTITUCION 20, 26001 LOGROÑO

PEREZ AGRASO

MARQUES DE LA ENSENADA 41, 26001 LOGROÑO

VI-4 LAMPER, S.L. 11 22 287 LURZORUA

POL. LA GRANJA 35, 31230 VIANA

VI-6 VIANAKO UDALA 412 23 180 LURZORUA

NAVARRO VILLOSLADA 26, 31230 VIANA

Iragarkiaren kodea: F0801479