19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

53/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, azaroaren 28ko 952/2007 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2008ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri dira.

Azaroaren 28ko 952/2007 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2008ko jaiegunak ezarri ziren.

Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren ebazpenaren eranskinean.

Horren ondoren ikusi da herri batzuetako jaiegunaren datan akatsak daudela.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuko 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak irailaren 27an eman 285/2007 Foru Aginduarekin bat, organoko titularra ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak azaroaren 28an emandako 952/2007 Ebazpenaren eranskina (155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 14koa) aldatzea, eranskinean ondoko herrientzat ezarritako jaiegunen ordez honako hauek jartzeko:

Aranaratxe: abuztuaren 29a.

Milagro: otsailaren 4a.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 22an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendaritza nagusiaren ordez, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0801140