19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 18an emandako 1487/2007 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela (2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 18koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa.

533. orrialdeko 1 eta 2. zutabeetan,

Honela dio:

"Mahaikidea: Pilar Carriza Cabezón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Sagrario Jáuregui Goñi andrea, langileen ordezkariek izendatua."

Eta honela behar du:

"Mahaikidea: Pilar Carroza Cabezón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Sagrario Jáuregui Yoldi andrea, langileen ordezkariek izendatua."

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano jauna.

Iragarkiaren kodea: F0801046