19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

228/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erdi mailako euskara teknikari lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi da: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bete nahi dituzten lanpostuak eskainiko dizkiete bertako langile finkoei, eta horretarako behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, erdi mailako euskara teknikari izateko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko, baita beste zerrenda bat lanpostu horretan aldi baterako kontratazioak egiteko ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean emandako 199/2004 Foru Aginduan eta azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2 c) artikuluaren arabera, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-ERDI MAILAKO EUSKARA TEKNIKARI LANPOSTUAN ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdiaren

ARAUAK

Lehena.-Aditzera ematen da hautaprobak eginen direla erdi mailako euskara teknikari lanpostuak betetzeko izangaien zerrenda osatzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hori erabiliko da, baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatutakorik edo geroan noizbait osatzen denik, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturaren bateko lehenengo hiru kurtsoak gainditu izana.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean EGA titulua, euskarazko gaitasun agiria izatea, hizkuntza eskola ofizial batek edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den erakunde batek luzatua.

e) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c), eta 2.1.d) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako administrazio publikoetako langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88. b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honen arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira. Foru agindu hura 2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako administrazio publikoetako langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II.-ERDI MAILAKO EUSKARA TEKNIKARI IZATEKO PRESTAKUNTZA EGOERAN ARITZEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdiaren arauak:

Lehena.-Deialdia egiten da erdi mailako euskara teknikari lanpostuetan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturaren bateko lehenengo hiru kurtsoak gainditu izana. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

e) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean EGA titulua, euskarazko gaitasun agiria izatea, hizkuntza eskola ofizial batek edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den erakunde batek luzatua.

2.2. Arau honetako 2.1.d), eta 2.1.e) ataletan eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako administrazio publikoetako langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa honako hauetan ezarritakoaren arabera eginen dira: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, prestakuntzarako lanpostuak betetzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Foru agindu hura 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 31n.

III.-BI DEIALDIETARAKO ARAUAK

Lehena.-Eskaerak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskaerak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Eskabideak I. eranskinean heldu den ereduaren arabera bete beharko dira, aldi baterako kontratazioko izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren arabera, prestakuntzarako izangaien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1 a) arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte bakarrik.

Deialdian eskatutako titululazioaren betebeharra frogatzeko agiriak proba gainditzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, deialdi guztietarako balio duten arauetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat. Agiri horiek ez dira parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar.

2.2. atalean aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten izangaiek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa).

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) argitaratuko ditu, deialdi hauetan ezarri diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiterakoan izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu. Lehenbiziko fasean proba teoriko-praktiko bat eginen da, eta bigarrenean deialdiaren IV. eranskinean aipatzen diren merezimenduen balorazioa.

A.-Lehen fasea, proba teoriko-praktikoa:

Epaimahaiak ebazpen honen III. eranskineko gai zerrendari buruz emanen dituen hiru gairen artetik irakaskuntzarako programa bat prestatu eta justifikatu beharko da.

Izangaiek bi ordu izanen dute gehienez programazio hori egiteko. Ondoren, epaimahaiari azalduko diote eta epaimahaikideek bidezkotzat jotzen dituzten galderak egiten ahalko dizkiote izangaiari, azaldutako gaiarai buruz.

Fase honetan gehienez ere 40 puntu eskuratu ahalko dira, bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak, hau da 20 puntu.

B.-Bigarren fasea, merezimenduak baloratzea.

Fase honetan izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dira, deialdi honetako IV. eranskinaren baremoari jarraiki

4.2. Proba teoriko-praktikorako deialdi bakarra eginen da eta Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta nortasun datuak frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

Epaimahaiak ariketen ahozko azalpena egiteko deiak jakinaraziko ditu proba egin den tokian.

Lehenengo fasea kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta Nafarroako Atarian (www.navarra.es), gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

4.3. Lehenbiziko faseko probaren emaitza jakinarazi ondoren, epaimahaiak 10 egun balioduneko epea emanen die fase hau gainditu dutenei merezimenduak frogatzeko, deialdi honetako IV. eranskinaren baremoari jarraiki.

4.4. Hautaprobak egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Fernando Oiartzun Sagastibeltza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Julen Calvo Jiménez jauna, Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Ana Isabel Andueza Fernández de las Heras andrea, erdi mailako euskara teknikaria, Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: José Ignacio Aramburu Bidegain jauna, erdi mailako euskara teknikaria, Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

Mahaikidea: Francisco Javier Gorricho Labiano jauna, goi mailako euskara teknikaria, Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Mirari Saralegui Alcoz andera, erdi mailako euskara teknikaria, Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Joseba Mikel Arregui Pérez jauna, goi mailako euskara teknikaria, Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

Ordezko mahaikide idazkaria: Francisco Javier Guerrico Goya jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoko burua.

5.2. Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietakoren bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena.-Gaindituen zerrenda eta agirien aurkezpena.

6.1. Bi faseak kalifikatu ondoren, epaimahaiak ondotik aipatzen diren zerrendak argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta Nafarroako Atarian (www.navarra.es), eta arau honen 3. atalean adierazi bezala, titulazioari buruz ezarritakoak aurkezteko epea irekiko du. Hona zerrendak:

-Aldi baterako kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: Berdinketak honako irizpide hauek hurrenez hurren ezarrita hautsiko dira:

1. Hautapen prozesuaren lehenengo fasean lortutako puntuazio handiena.

2. Hautapen prozesuaren bigarren fasean lortutako puntuazio handiena.

3. Merezimenduaren baremoaren ataletan lortutako puntuazio handiena, ebazpen honen IV. eranskinean azaltzen den ordenari jarraikiz.

4. Merezimenduaren baremoaren azpiataletan lortutako puntuazio handiena, ebazpen honen IV. eranskinean azaltzen den ordenari jarraikiz.

Berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan, zerikusia duten izangai guztiei deituta bertara joan daitezen.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bat eginen da Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan, ukitutako izangaiei deituta.

6.3. Probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratzeko egintza berean, epaimahaiak hamar egun balioduneko epea emanen du, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, probak gainditu dituztenen zerrendan agertzen diren izangaiek hurrengo hau aurkez dezaten:

-Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo horien baliokidea den beste batena edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturaren bateko lehenengo hiru kurtsoak gainditu izanarena. Agiri horiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

-EGA tituluaren, euskarazko gaitasun agiriaren fotokopia konpultsatua, hizkuntza eskola ofizial batek edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den erakunde batek luzatua. Agiri horiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, baita hautapen prozesu osoan eta prestakuntzaldiak iraun bitarte ere.

Zazpigarrena.-Erdi mailako euskara teknikari lanean aritzeko izangaien zerrenda.

7.1. Behin-behineko zerrendak.

Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak erdi mailako euskara teknikari lanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Atarian (www.navarra.es) argitaratuko direnak:

-Erdi mailako euskara teknikari izateko lanean aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda.

-Erdi mailako euskara teknikari lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien behin-behineko zerrenda.

Bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat eskatutako betebeharrak frogatu ez dituzten izangaiek erdi mailako euskara teknikari lanetan aldi batez aritzeko izangaien zerrendatik kanpo geldituko dira behin-behinekoz, eta hori egiteko bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Behin betiko zerrendak.

Interesdunek titulazioari dagozkion betebeharrak frogatzen dituztenean, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Aurreko 7.1 atalean aipatzen den epean eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuan izan ezik, eta eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Deia.

Arau honetan aipatzen diren zerrendetako izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako arauetan xedatutakoarekin bat deituko zaie eta, betiere, prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien kontra, arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskaera eredua

Eskaera, aldi baterako kontratatzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........................aren ......................(e)an.

1. Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:.................... NAN zenbakia ......... Nazionalitatea................. Jaioteguna: .......................................... -Helbidea ..................... Herria ................... Probintzia .............................. posta kodea ........... Telefonoak (3 gehienez): ..................................

2. Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3. Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4. Horrez gain, hauxe azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta gabetua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ...............(e)ko ..................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Eskaera eredua

..................................................gisa prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko eskaera. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1. Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:.................... NAN zenbakia ......... Nazionalitatea................. Jaioteguna: ....................................... Helbidea .................. Herria ................... Probintzia ........................... posta kodea ........... Telefonoak (3 gehienez): ..................................

2. Zein lanpostutarako izendatua:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3. Ezgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4. Euskarazko lanpostuak (deialdian hala adierazten denean bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain, hauxe azaltzen dut:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Gai zerrenda (erdi mailako euskara teknikariaI

1. gaia.-Bigarren hizkuntza ikasteko erabiltzen diren metodologien azalpena. Ezaugarriak, batzuen eta besteen arteko desberdintasunak, balorazioa, etab.

2. gaia.-Hizkuntzen ikaskuntza informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz (IKT). Ikaskuntza autonomoa.

3. gaia.-Ebaluazioa hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan. Ebaluazio formatiboa eta kreditazioak ematekoa. Faseak, funtzioak, tresnak eta prozedurak.

4. gaia.-Helduak euskalduntzeko ikastaroak. Ezaugarri pedagogikoak. Antolaketa eta baliabide didaktikoak

5. gaia.-1. mailaren programazioa: helburuak, edukiak, hizkuntza trebetasunak landu eta garatzeko teknikak, denbora banaketa, ebaluazioa eta bestelako ezaugarriak.

6. gaia.-2. mailaren programazioa: helburuak, edukiak, hizkuntza trebetasunak landu eta garatzeko teknikak, denbora banaketa, ebaluazioa eta bestelako ezaugarriak.

7. gaia.-3. mailaren programazioa: helburuak, edukiak, hizkuntza trebetasunak landu eta garatzeko teknikak, denbora banaketa, ebaluazioa eta bestelako ezaugarriak.

IV. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Baremo hau aplikatuta 20 puntu lor daitezke gehienez, betiere baremoaren atal bakoitzeko gehieneko puntuazioa gainditu gabe.

1. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 2,5 puntu).

Atal honetan ondoren azaltzen diren titulazio akademikoak baloratuko dira, betiere betebehar gisa alegatu ez badira, deialdiaren bigarren oinarriaren c) atalean ezarritakoari jarraikiz:

a) Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diplomatura: 1,5 puntu.

b) Euskal Filologiako lizentziatura: puntu 1

Egiaztagiriak: ezinbesteko baldintza den tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

2. Esperientzia (gehienez ere 15 puntu).

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, erdi mailako euskarako hezitzaile edo teknikariaren lanpostuetan. 3 puntu, urte bakoitzeko.

b) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, helduen euskara irakaslearen lanpostuetan. 2 puntu, urte bakoitzeko.

c) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, euskara irakasle edo itzultzailearen lanpostuetan, baldin eta lanpostu horietan aritzeko EGA edo balio bereko titulu bat eskatu bazen. 1 puntu, urte bakoitzeko.

a), b) eta c) ataletako egiaztagiriak: dagokion administrazio publikoak emandako zerbitzuen egiaztagiria, hasi eta bukatu zireneko egun zehatzak adieraziz.

d) Ikastetxe ez-publikoetan helduen euskalduntzean emandako zerbitzuak. Puntu bat, urte bakoitzeko.

d atalerako ziurtagiriak: ziurtagiri bidez frogatuko dira lan harremana, lanpostuaren ezaugarriak eta kontratuaren hasiera eta bukaerako data zehatzak.

2. atalerako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean lanpostu batean baino gehiagotan eman badira.

3. Ez da zerbitzuen egiaztagiririk kontuan hartuko haien hasiera eta amaiera data zehatzik agertzen ez bada, nahiz eta bertan ageri zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

3. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 2,5 puntu).

Atal honetan hizkuntzen irakaskuntzari eta hizkuntzalaritzari loturiko hobekuntza ikastaroetan parte hartzea baloratuko da, baldin eta gutxienez 10 ordukoak badira, edo, bestela kreditu akademiko batekoak, honela: 0,1 puntu ikastaroetan emandako 10 orduko multzo bakoitzeko edo kreditu bakoitzeko.

Atal haua baloratzeko, ikastaro guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamar ordutik beherakoak.

Egiaztagiriak: Ikastaroen ziurtagiria, zenbat ordu egin diren edo kreditu kopurua espresuki azalduko duena.

Merezimenduen baremo osoarendako oharrak.

1. Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira izangaiek deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezten duten unean. Agiriak jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak izanen dira, bestela ez aurkeztutzat joko baitira.

2. Parte-hartzaileek alegatzen dituzten merezimenduen ziurtagirietan baremoaren aplikazioak eskatzen duen informazio guztia agertuko da. Justifikatu gabeko merezimenduak ez dira kontuan hartuko, baremoan ezarrita dagoenari jarraikiz

Iragarkiaren kodea: F0801598