19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

216/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta horietako 3 eman gabe uzten dituena.

Deialdiaren 9. arauan xedatutakoan kontuan izanda, 9 burutza hauek bete gabe utzi dira:

-Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

.Ekonomia Aferetarako Bulegoa.

-Toki Administrazioko Departamentua.

.Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atala.

.Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atala.

Toki Administrazioko Departamentuari atxikitakoei dagokienez, onartutako izangaiek prozeduran jarraitzeari uko egina izateagatik.

Eta Ekonomia Bulegoari atxikitako kasuan, memoria lana aurkeztu zuen izangai bakarrak prozeduran jarraitzeari uko egina izateagatik ere.

Deialdia 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801707