19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

215/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Topografia eta Obra Bulegoko burutza bete gabe uzten duena.

Deialdian eskatu zen memoria-lana aurkeztu zuen izangai bakarra 2006ko abenduaren 1ean erretiratu zenez, bidezko da burutza hura bete gabe uztea.

Deialdia 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0801702