19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

194/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 2 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 19ko 3733/2007 Ebazpenaren bitartez (2007ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 12koan), deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sualdari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea. Mikel Calvo Herrero jauna, mahaikide titular gisa, eta María del Mar Izcue Argandoña andrea, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Igoera txanda

Baztertuak: inor ez.

Onartuak:

DOMINGUEZ CILVETI, IGNACIO

MATEO SAINZ, CARMEN

REMIRO CARLOS, MARIA NIEVES

RISUEÑO CALVO, BIENVENIDO

Iragarkiaren kodea: F0801703