19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Ebazpenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, A. M. Excavacs, obras y Serv. S.L.L.ri, azken helbide ezaguna Mutiloabeitiko Noain-Eskiroz industrialdea, O kalea, 26 zenbakian baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 2006123 zehapen espedientearen ildoan.

Zehapen espedientearen eguna: 2007ko ekainaren 26a.

Hautsitako araua: 72.3 artikulua, 13/92 Errege Dekretua.

Aurreikusitako isuna: 150,05 euro.

Zehapen espedientea: ibilgailu arau-hauslearen gidaria ez identifikatzea.

Dekretatu dut: alegazioak aurkezteko eta interesdunari entzuteko epeak iraganik, martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, erabaki dut laukian ageri den zehapena ezartzea. Ebazpen hau irmo bilakatu eta ondoko hamabost egun baliodunen barnean ordaindu beharko da, Udaltzaingoko ikuskapen bulegoan.

Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu administratiboaren bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta kostuekin.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Errekurtso horiek baino lehen, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

Baztanen, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801360