19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista izateko 28 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista izateko 28 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu dituzten izangaien izenak eta izendatzeko proposamena aurkeztu ditu, deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren bitartean betiere. Deialdia 2005eko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 14an.

María José Martín Arranz, Francisco de Borja Arietaaraunabeña Ibáñez, María del Pilar Graña Fernández eta María Angeles Abraldes Iglesias jaun-andreen borondatezko eszentzia adierazi da, haiek eskaturik, lanpostuaz jabatzen den egunetik aurrera, beste administrazio publiko batean lanean aritzeagatik.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laborategiko teknikari espezialista izateko 28 lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

-Txanda irekia

TELLECHEA GARCIA, EDURNE

MARTINEZ PEREZ, MONICA

ANAUT VILLANUEVA, RUBEN

JAUREGUI LOPEZ, AXIER

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0801837