19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

119/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabiloiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabiloiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Merezimendu lehiaketa bukaturik eta aktak epaimahaiari igorri zaizkiolarik, bidezko da proba puntuaziorik altuenarekin gainditu duen izangaia izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Proba gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia sei urterako izendatzea deialdiaren xede den lanpostu hauetan aritzeko:

-San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko pabiloiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66096), M. Dolores Martínez Echavarri.

-San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko pabiloiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66092), M. Rosario Liberal Gorriz.

-Alloko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66778), Eva M. Urzainqui Oses.

-Izabako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66544), Amparo Viñuales Gale.

-Zizur-Etxabakoizko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66560), M. Mercedes Iribarren Irure.

2. Interesdunek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 22an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0801263