19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2651/2007 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 4an emandako 2267/2007 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Leire Garrido Pascual praktiketako funtzionario izendatzen da eta Maisu-maistren Kidegora sartzeko deialditik aukeratutako izangaia denez praktikak egiteko destinoa esleitzen zaio, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura. Halaber, Amaia Zudaire Ansoáin praktiketako funtzionario izendatzea indarrik gabe uzten du.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 22ko 492/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2007ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 13an.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abuztuaren 13ko 2054/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko probak gainditu zituzten izangaien zerrendak onetsi zituen, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera. Ebazpen hori 2007ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 24an.

Deialdiko hamaikagarren arauaren 1. atalean ezarritakoarekin bat, bidezko da hautatu diren izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea, eta destinoa emanen zaie zerbitzuaren beharren arabera, eskuratutako espezialitate eta hizkuntzaren lanpostu hutsetan edo, horrelakorik ezean, zer hizkuntza gainditu duten eta Lehen Hezkuntzako espezialitate horretantxe.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 4an emandako 2267/2007 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdian hautatu diren izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 5ean emandako 511/2007 Foru Aginduaren bitartez, Leire Garrido Pascual andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 24an emandako 1964/2007 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baietsi egin da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 20an emandako 2616/2007 Ebazpenaren bitartez Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 5ean emandako 511/2007 Foru Agindua betearazi da, Leire Garrido Pascual andrea Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duen izangai bezala aitortuta (ingeles espezialitatea erdaraz, txanda irekian) eta Amaia Zudaire Ansoáin Maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendatik kanpo utzita (ingeles espezialitatea erdaraz, txanda irekian).

Horrenbestez, bidezko da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 4an emandako 2267/2007 Ebazpena aldatzea, Leire Garrido Pascual andrea praktiketako funtzionario izendatuta eta Maisu-maistren kidegora sartzeko deialdian aukeratutako izangaia denez praktikak egiteko destinoa esleituta, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura. Bestalde, Amaia Zudaire Ansoáin praktiketako funtzionario izendatzea indarrik gabe utzi da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19ko 155/2007 Ebazpenaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Leire Garrido Pascual andrea, 72701534 NAN zenbakia duena, praktiketako funtzionario izendatzea, txanda irekiko erdarazko ingeles espezialitatean, 2007ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta praktikak egiteko destinoa esleitzea, Beriaingo Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa hain zuzen ere.

2. Amaia Zudaire Ansoáin andrea praktiketako funtzionario izendatzea indarrik gabe uztea, 2007ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

3. Adierazi behar da, halaber, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 22an eman 492/2007 Ebazpenaren hamaikagarren arauko 1. atalak dioenaren arabera, praktikak egiteko esleitzen zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela, eta izangaia behartua dagoela deialdietan ateratzen diren lanpostuak hornitzeko lehiaketetan parte hartzera, harik eta Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen zentroetako batean behin betiko destinoa lortzen duen arte. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzue Vela.

Iragarkiaren kodea: F0801506