19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

37/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Mahatsondoak Landatzeko Eskubideen Erreserbarako mahatsondoen gaineko eskubideak eskuratzeko prozedura ezartzen duena.

Europar Batasuneko Kontseiluak, maiatzaren 17ko 1493/1999 EE Erregelamenduaren bidez, Europar Batasuneko mahatsondo eta ardoaren merkatuaren antolamendua ezarri zuen, eta Batzordeak, maiatzaren 31ko 1227/2000 EE Erregelamenduaren bidez, erregelamendu hori produkzio gaitasunari dagokionez aplikatzeko xedapenak ezarri zituen. Bi erregelamendu horiek bide ematen diete estatu kideei mahastiak landatzeko eskubideen nazio edo herrialde mailako erreserbak sortzeko, mahastizaintza eta ardogintzarako ahalmenaren kudeaketa hobetzeko asmoz.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko martxoaren 8an emandako Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Mahatsondoak Landatzeko Eskubideen Erreserba sortu zen, mahastiak landatzeko eskubideen erreserben sorrera arautzen duen otsailaren 15eko 196/2002 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Europar Batasuneko 1493/1999 EE Erregelamenduaren 5.2. artikuluaren arabera, eskubideak dituzten ekoizleek esleitutako birlandatze eskubideak erreserbara sartzen ahalko dira, eta horien truke estatuaren diruzko ordaina jasotzen ahalko dute; estatu kideek ordain horren zenbatekoa eta motak finkatuko dituzte alderdien bidezko interesak kontuan hartuta.

Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 17.3 artikuluaren arabera, babes maila baterako ezarritako gehieneko etekinak gainditzen diren lurzatien kasuetan, gehieneko produkzio hori guztia erabiliko da mahasti horretan izandako mahats uzta baino handiagoa baimenduta dagoen beste babes maila txikiago bateko ardoa egiteko.

Betebehar horiek mahastizaintzako lurzati batzuk ukitzen dituzte urtero, ekoizpen ahalmen handia dutela-eta, aipatutako gehieneko errendimenduak gainditzen baitituzte sistematikoki, eta, gainera, kalitate txikiagoko ardoa ekoizten dutenez, haien titularrek hurrengo urteetan aurre egin beharko diote problema bati, alegia, lurzati horien ekoizpen osoa egokia ez izatea kalitate maila jakin bateko ardoa ekoizteko, eta, beraz, beheragoko kalitate mailetan merkaturatu behar izatea, prezioak eta marjinak txikiagotuz.

Foru agindu honek titular bidezkoek lagatutako eskubideak eskuratzeko prozedura arautzen du, Nafarroaren mahastizaintzarako ahalmena erregulatzen laguntzeko asmoz, Nafarroan ekoiztutako maha- tsaren eta, ondorioz, ardoaren kalitate handiagoa bermatzeko eta mahastigintzaren eta ardogintzaren ekoizpenean soberakinik ez izateko; horretarako, mahastiak lur egokienetan kokatzea sustatuko du eta gehiegizko ekoizpenak saihestuko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen helburua da, Nafarroako Foru Komunitateko Mahatsondoak Landatzeko Eskubideen Erreserbarako, Nafarroako Jatorrizko Deituraren barruko mahatsondoen erauzketatik datozen eskubideak eskuratzeko prozedura ezartzea. Eskubideak bidezko titularrei erosiko dizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak.

2. artikulua. Eskuratu beharreko eskubideak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten mahastien erauzketatik sortutako eskubideak erosiko dira:

a) EVENAren Mahasti Erregistro ofizialean inskribatutakoak.

b) Landatuta eta ekoizpen egoera onean daudenak.

c) 2003/2004 kanpaina baino lehen landatuta egotea.

d) Erauzketa 2007/2008 kanpainaren barruan egina izatea.

3. artikulua. Lehentasunak.

1. Eskuratzerakoan, lehentasunen hurrenkera hau hartuko da kontuan:

1. Dekretu aldian eta Arauak indarrean sartu baino lehen nekazaritza azpiegituretan ekintzak egiteko interes orokorreko gunetan dauden lurzatietatik sortutako eskubideak.

2. Lurzoru alubialeko lurzatietatik sortutako eskubideak. Lurzati horien zerrenda Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emailearen, EVENAren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki oholetan jarriko da.

3. Ohiko ureztaketa sistema duten urezketa lurretan sartutako lurzatietatik sortutako eskubideak.

4. Estepako hegaztiendako eremu garrantzitsuetan sartutako lurzatietatik sortutako eskubideak.

5. Ureztatzeko beste sistemaren bat duten lurzatietatik sortutako eskubideak.

6. Beste ezaugarri batzuk dituzten gainerako lurzatietatik sortutako eskubideak. Hauen artean lehentasuna izanen dute 1985eko urtarrilaren 1a eta gero landatutako lurzatietatik sortutakoak.

2. Ezarritako lehentasun ordena aplikatu ondoren aurkeztutako eskaera guztiak ez badira kontuan hartzen onartutako aurrekontua gainditzeagatik, lehentasuna emanen zaei nagusiki nekazariak diren eskatzaileei eta, bigarrenik, eskubideak eskuratzeko eskainitako lurzatien artean azalera txikiena dutenei.

4. artikulua. Eskuratu beharreko azaleraren muga.

Eskatzaile bakoitzari gehienez ere 5 hektareako azalera erosiko zaio.

5. artikulua. Mahasti Erregistroaren datuak.

Lurzatien titulartasuna ezartzeko, foru agindu hau argitaratzen den egunean EVENA Mahasti Erregistroan agertzen diren datuak hartuko dira kontuan.

6. artikulua. Baztertzeko arrazoiak.

Baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira:

a) Eskubideak eskualdatu nahi dituen lurzatiaren titularrak edo jabeak indarrean dagoen mahastiei buruzko araudia ez betetzea.

b) Eskubideak eskualdatu nahi dituen lurzatiaren titularrak edo jabeak salmenta egin aurreko bost urteetan landaketa berriko kupoa jaso izana.

c) Landatzeko eskubideak sortzen dituen lurzatia utzitako landatze egoeran egotea.

d) Landatzeko eskubideak sortzen dituen lurzatia Nafarroan mahastia berregituratu eta moldatzeko laguntza jaso izana, Europar Batasuneko mahastigintza eta ardogintzaren merkatuaren antolamenduaren barruan.

7. artikulua. Prezioa.

Landatzeko eskubideak erosteko prezioa 3.000 eurokoa izanen da hektareako.

8. artikulua. Eskabideen aurkezpena.

1. Eskabideak, ahal bada, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko Erregistroan edo Lizarra, San Adrián, Tutera eta Zangozako Nekazaritza Bulegoetan aurkeztuko da. Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren beste tokietan ere aurkezten ahalko dira.

2. Eskabideak aurkezteko epea hogei egunekoa izanen da, foru agindu hau indarrean sartzen denetik hasita.

9. artikulua. Agiriak.

Eskabidea foru agindu honen I. eranskin bezala atxikitako ereduaren arabera aurkeztu beharko da eta agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

a) IFZren edo IFKren fotokopia.

b) Eskubideak eskualdatu nahi diren lurzatia lurzati berrantolamendu prozesuan baldin badago, salmenta eskabidean hala adieraziko da; dagoeneko berrantolatu bada, eskurantza orria gehitu beharko da, eta berrantolamendua egin eta gero aldaketak egon badira, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuko da, lurzatiaren titularra nor den jakiteko.

c) Behar bezala betetako erauzketaren deklarazio orria, eredu ofizialaren araberakoa.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Mahasti Landaketarako Eskubideen Erreserbari eskubideen transferentzia egiteko eskabide-orria, behar bezala beteta, eredu ofizialaren araberakoa.

e) Transferentzia bidezko ordainketaren eskaera-orria, eskubidearen titularrak ordainketareko eman duen kontua duen finantza entitateak betea eta zigilatua. Orri hau beharrezkoa izanen da bakarrik eskatzaileak konturik ez baldin badu Nafarroako Gobernuko Diruzaintzan edo ordainketa beste kontu batean egitea nahi baldin badu.

10. artikulua. Lurzati berrantolamendu eremuen barrenean dauden lurzatiak.

Lurzati berrantolamendu prozesuan dauden eremuetan dauden lurzatiak erauzteko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren adostasuna beharko da.

11. artikulua. Ebazpena.

1. Eskabideak jaso eta behar diren egiaztapenak egin ondoren, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du. Bertan ontzat emandako eskabideak agertuko dira erosiko diren eskubideak eta eskatzaile bakoitzari ordainduko zaion kopurua adierazita, bai eta ezetsi diren eskabideak ere.

2. Eskabideak 3. artikuluan ezarritako lehentasun irizpideen arabera ebatziko dira.

3. Mahastiak erauzteko azken eguna 2008ko uztailaren 31 izanen da.

4. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendariak ebazpena eman ondoren eginen da ontzat hartutako eskaerei dagokien ordainketa, erakunde horrek erauzketa epearen barruan egin dela egiaztatu ondoren, eta Nafarroako Foru Komunitateko Mahasti Landaketarako Eskubideen Erreserbari landaketa eskubideen transferentzia egin ondoren.

Xedapen gehigarri bakarra.-Aurrekontuko zuzkidura.

Erosketen zenbatekoa 2008ko gastu aurrekontuko "Mahasti eskubideak erostea" izeneko 730000-72400-6090-412100 kontusailaren kargura ordainduko da, eta aurrekontuko kreditua 1.000.000 eurokoa da.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko otsailaren 1ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Eskabidea, Nafarroako Foru Komunitateko Mahasti Landaketarako Eskubideen Erreserbari mahastien landaketa eskubideak saltzeko

LEHEN DEITURA BIGARREN DEITURA IZENA

IFZ EDO IFK NAGUSIKI NEKAZARIA NEKAZARIEN GIZARTE SEGURANTZAREN ZENBAKIA

BAI EZ

f f

HELBIDEA HERRIA

PROBINTZIA POSTA KODEA 1. TELEFONOA 2. TELEFONOA

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IZEN-ABIZENAK IFZ

ADIERAZTEN DU:

-Eskualdatu nahi duen landaketa eskubidearen bidezko titularra naizela.

-Eskabide honetan adierazten diren datu guztiak egiazkoak direla.

-Landatzeko eskubideak sortzen dituen lurzatia Nafarroan mahastia berregituratu eta moldatzeko laguntzarik ez duela jaso, mahastigintza eta ardogintzaren merkatuaren antolamendu komunaren barruan.

-Erauzketa hasi baino lehen, landaketa eskubideak eskualdatu nahi diren lurzatia ez zela landu gabe utzitakoa.

-Erosketarako eskainitako landaketa eskubideak sortzen dituen mahasti eremuak 2008ko uztailaren 31 baino lehen erauzteko konpromisoa hartzen dudala.

ESKATZEN DUT:

Ondoren azaltzen den landaketa eskubideen erosketa gauzatu dadila.

BAI f EZ f

BAI f EZ f

BAI f EZ f

BAI f EZ f

BAI f EZ f

BAI f EZ f

(1) Dagokion kodeak jarri:

1. Dekretu aldian eta Arauak indarrean sartu baino lehen nekazaritza azpiegituretan ekintzak egiteko interes orokorreko gunetan dauden lurzatiak.

2. Lurzoru alubialeko lurzatiak.

3. Ohiko ureztaketa sistema duten ureztaketa lur iraunkorretan sartutako lurzatiak izatea.

4. Estepako hegaztiendako eremu garrantzitsuetan dauden lurzatiak.

5. Ureztatzeko beste sistemaren bat duten lurzatiak.

6. Gainontzeko lurzatiak.

.....................(e)n, 2008ko ................aren ....(e)an.

MAHASTIZAINA

Sinadura .................................

Iragarkiaren kodea: F0801698