77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MILAGRO

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, Milagroko Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra argitara ematen da, behin betikoz onetsi baita, 2007ko martxoaren 22an hasiera batean onetsitako espedientearen jendaurreko aldian inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia 2007ko 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 30ean.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 709.000,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 733.600,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 690.000,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 11.820.800,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 169.500,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 266.000,00 euro.

7. kapitulua._Administrazioko transferentziak: 1.213.200,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 15.602.100,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileak: 1.002.200,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 2.007.500,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 91.000,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 307.400,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 12.044.000,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 19.000,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 131.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.602.100,00 euro.

Milagron, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0708835