77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LERIN

Aurrekontu orokor eta bakarra

Leringo Udalak, 2007ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.

Lerinen, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0709046