77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLTZA ZENDEA

Aurrekontuko 2/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 16an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Aho batez onetsi da aurrekontuko 2/2007 aldaketaren espedientea, 432.6010800 "Abiadura mugatzen duten gailuak, zebrabideak, seinaleak, etab." izeneko kontusailean kreditua handitzeko; 8.142 euro, hain zuzen ere; diru hori finantzatuko da Nafarroako Gobernuak emandako dirulaguntza batetik heldu diren dirusarrera xedatuen bidez; dirulaguntza hori da abiadura mugatzen duten gailu horiek egiteko, aurrekontuko 75502 "Nafarroako Gobernua, Toki Administrazioaren dirulaguntza" kontusailaren kontura, 8.142 euro gastaturik.

Oltza Zendean, 2007ko maiatzaren 28an._Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0708933