77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1784/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta bi pertsona izendatzen dira epaimahaiko kide izateko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 10eko 1108/2007 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Ebazpena 2007ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, bi kide izendatzea Administrazio Erroko Langileen Batzordeko ordezkarien lekurako, epaimahaikide izan daitezen, batzorde horrek proposamena egin ez duenez gero.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ion Zaldua Lasa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko goi mailako tituluduna, mahaikide titular izendatzea, eta Pascual Recalde Irigoyen, Hezkuntza Departamentuko euskara itzultzailea, ordezko, langileen ordezkariak izan daitezen.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARRICIBITA LEGARDE, IRENE

MUGICA FRANCO DE MEDINACELI, MATIAS

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0709606