77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Udalaren Ur Batzordearen 2007ko aurrekontuko kreditu bereziaren eta kreditu osagarriaren espedienteak. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2007ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran, Udalaren Ur Batzordearen 2007ko aurrekontu arruntean kreditu bereziaren eta kreditu osagarriaren espedienteak onetsi zituen; guztira, 3.490,95 euro eta 149.063,05 euro dira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egon beharreko denbora, aurreko paragrafoan aipatzen dena, iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 21ean._Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0708805