77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Udalaren 2007ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea. Hasierako onespena

Tuterako Udalak 2007ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea onetsi zuen, 2007ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran; osotara 3.281.863,51 euro dira gastu goitituak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik hasita; hala, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egon beharreko denbora, aurreko paragrafoan aipatzen dena, iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 21ean._Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0708803