77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

2007ko aurrekontuan kredituak aldatzeko 2. espedientea. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duen aurrekontuan kredituak aldatzeko 2/2007 espedientea, klase honetan: kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak, 133.100 euro egiten dutenak, diruzaintzako gerakinen eta kreditu transferentzia baten kargura.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan 214.2 artikuluak igorririk xedatzen dena betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0708801