77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERA

Kredituak aldatzeko 1/07 espedientea. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko maiatzaren 16an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Joan den maiatzaren 9an kontu-hartzaileak egindako txostenean agertzen diren kredituak aldatzeko espedientea (07/1) hasiera batez onestea.

2. Aipatu espedientea (07/1), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal Iragarki Taulan aldez aurretik iragarrita, 15 egun balioduneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

3. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2007ko ekainaren 6an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0709446