77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

136/2007 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikuen kidegoan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duena.

Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52. eta 53. artikuluetan, eta Justizia Zuzendari Nagusiak emandako martxoaren 6ko 62/2007 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikuen kidegoko funtzionarioen artean Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan hutsik dauden lanpostu generiko batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deia egiten da, oinarri hauen arabera:

Nafarroako Foru Komunitatean lekualdatze lehiaketa bidez deitutako lanpostuak eman gabe uztea.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2007ko ekainaren 1ean._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: F0709278