77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Udalaren aurrekontuak, Luis Morondo Musika Ikastetxearenak eta Lagunak Udal Zerbitzuarenak osatzen dute aurrekontu hori.

2007ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkia, maiatzaren 11n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea egin zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren bukaeran horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamazizorik egin gabe, behin betikoz onetsitzat jo dira, aipatu legeari jarraikiz, aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu legezko araudian xedatuari jarraikiz.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 6.086.712 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.961.143 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 126.000 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 1.643.380 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 2.921.300 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 472.200 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 180.550 euro.

Gastuak, guztira: 15.391.285 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 3.425.000 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 725.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 1.240.101 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 6.539.350 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 66.500 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 750.000 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bestelako dirusarrerak: 1.101.500 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 1.533.834 euro.

Dirusarrerak, guztira: 15.391.285 euro.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1992 Foru Legeko 202.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Ohartarazten da horren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legeko 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, aukeran, Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2007ko maiatzaren 30ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0709026