77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

GOIZUETA

Herriko ur depositu berria eraikitzeko eta ur kanalizazioa hein batean berritzeko proiektua

Goizuetako Udaleko alkateordeak ondorengo ebazpena eman du, 2007ko ekainaren 11n:

2007ko otsailaren 2an, Herriko ur depositu berria eraikitzeko eta ur kanalizazioa hein batean berritzeko proiektuari dagokion desjabetze espedientea hasi zen, eta 15 egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Goizuetako Udalak 2007ko apirilaren 23an behin betikoz onetsi zituen, bai desjapetze espedientea eta bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra delaklaratuz.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2007ko ekainaren 4ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2007ko uztailaren 6an goizeko 9.00etan, Goizuetako Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko akta egitera, eta hala bada, behin betiko okupazioak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo beraien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, NANa eta titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber nahi izanez gero, peritu edo/eta notario laguntza eduki dezakete, euren kontura betiere.

3. Gabriel Olagüe Santesteban jauna, Candido Echarri Lacunza jauna, eta Ainhoa Barberia Quiroz anderea administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau ukituei jakinaraziko zaie, 8 egun balioduneko aurretiazko epearekin, eta aurretiazko epe berdinarekin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkarietan eta Goizuetako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, eta aldi berean adierazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Goizuetan, 2007ko ekainaren 11n._Alkateordea, Juan José Indakoetxea Goizueta.

HERRIKO URAREN DEPOSITU BERRIA ETA UR KANALIZAZIO PARTZIALAREN BERRITZE OBRA PROIEKTUA

Okupatu Aurreko Aktan Altxatzea

Eguna: 2007ko uztailaren 6an.

Tokia: Goizuetako Udalean.

Ordua: 9:00. Gaztañeri aprobetxamenduaren eskubidearen titularra: Iganacio Arratibel Garayar (25% participación). Helbidea: Iztueta Kalea, 1 zenbakia, 2. ezk. 20001 Donostia. Poligonoa: 2. Partzela: 227-E.

Ordua: -. Gaztañeri aprobetxamenduaren eskubidearen titularra: Gemma Arratibel Garayar (25% participación). Helbidea: Santa Espiritu Kalea, 8 zenbakia, 1.goa. 31754 Goizueta. Poligonoa: 2. Partzela: 227-E.

Ordua: -. Gaztañeri aprobetxamenduaren eskubidearen titularra: Egursa, S.L. (50% participación). Helbidea: Kale Nagusia, 7 zenbakia, Bide Alde Etxea. 31754 Goizueta. Poligonoa: 2. Partzela: 227-E.

Iragarkiaren kodea: L0709680