77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

GALAR

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko

Galarko Udalak, 2007ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Galar Zendeako Udalak, maiatzaren 17an eman 46/2006 dekretuaren bidez, abiarazi egin zen "Arlegiko Carretera Vieja kalea hein batean zolatzeko eta urbanizatzeko obrak" izeneko proiektuari dagokion desjabetze prozedura. Halaber, erabaki zen jendaurrean uztea 30 egun baliodunez ukitutako ondasunen zerrenda, eta berretsi egin zen ukitutako onura publikoaren eta ondasunak okupatu behar izatearen deklarazioa. Dekretu hori 2006ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, ekainaren 7an.

Epe hori iraganik, jendaurreko aldia bukatutzat eman zuen Udalak, epe horretan aurkeztutako alegazioari erantzuna eman zion eta delako proiektua behin betiko onetsi zuen, hori guztia 2007ko urtarrilaren 25ean

Isiltasun administratibo positiboa dela eta, Nafarroako Gobernuak behin betiko onetsitako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubiden okupazioa presakoa zela deklaratu zuen, nahitaez desjabetzearren.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, hau erabaki da:

1. María Dolores Lizarraga Taberna andreari dei egitea, Galar Zendeako Udaletxean ager dadin 2007ko uztailaren 3an, goizeko bederatzietan, zertarako eta okupatu aurreko aktak egiteko eta, kasua bada, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko okupazioarena ere bai.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar Zendeako udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratzen dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukitutako titularrari jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.

Getze-Galarren, 2007ko ekainaren 4an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0709404