77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SESMA

Herri larreak enkantean

Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidezkoa, Udalaren jabetzako bazkalekuak errentan emateko 8 urtez, 2007ko uztailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era, alegia. Ondokoak izanen dira hasierako prezioak:

1 El Común 639,7 2.138,69

3 Esparteta 571,4 1.478,92

4 Murillo 466,1 2.000,42

5 Baldovita 431,9 1.508,49

6 Almuza 451,2 1.712,42

Proposamenak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hemezortzigarren eguneko 13:00ak baino lehen. Enkantea ordu berean izanen da, aipatu hemezortzigarren egunaren biharamunean.

Proposamenak bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak izanen dira eta aurkezteak berarekin dakar lizitatzaileak baldintza-agiriko baldintzak onartzea eta administrazioarekin kontratatu ahal izateko guztiak betetzea.

Enkante honetan behin-behineko esleipenaren proposamena jasotzen duen eskaintza, gutxienez zenbateko osoaren seiren bat gehituz hobetzen ahalko da.

Gainerako baldintzak, azter nahi dituztenen eskura daude Idazkaritzan lanegunetan bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Sesman, 2007ko ekainaren 14an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................, herria: ................., probintzia: ................., helbidea: .............................., zenbakia: ........., NAN zenbakia: ............. Bazkalekuak errentan hartzeko baldintzen berri izanik, adierazten dut arautzen duten administrazio klausulak onartzen ditudala eta administrazioarekin kontratatu ahal izateko baldintza guztiak betetzen ditudala. Hartaz, bazkalekua errentan hartzeko honako eskaintza hau egiten dut: .................... euro.

Tokia, eguna eta sinadura.

Iragarkiaren kodea: L0709856