77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ANUE, ODIETA ETA LANTZ

Medikuaren etxea enkantean, Olaguen

Anueko, Odietako eta Lantzeko Udalek erabakia hartu dute medikuaren etxea gutun-azal itxiaren bidezko enkante irekian saltzea, euren jabetzakoa baita; etxea Olaguen dago, 11. poligonoko 93. lurzatian.

Hasierako prezioa: 121.492,50 euro.

Proposamenak Anueko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Baldintzen agiria udal bulegoetan dago nahi duenaren eskura, Anueko Udaletxeko bulegoetan, Olaguen.

Anuen, 2007ko maiatzaren 15ean._Alkatea, Imanol Perotxena Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0708894