77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

UHARTE

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bertako, S.L. Jarduera: kartoizko ontziak tolestu, kolatu eta errematxatzea. Tokia: Uharteko Altzutzate kalean. Espediente-zenbakia: 2007AACC0009.

Uharten, 2007ko maiatzaren 31n._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arraras.

Iragarkiaren kodea: L0709066