77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ

Araizko Udaleko plantilla organikoa 2007. urterako. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2007ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL honetan, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioa

Lanpostua: Kopurua: 1. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: Kopurua: 2. Garbiketa zerbitzua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (13 ordu astean). Egungo egoera: hutsik.

Lanpostua: Kopurua: 3. administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %64,29koa. Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Aldi baterako administrazio-kontratudunak

Jon Ander Mendinueta Ochotorena. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 1997ko maiatzaren 12tik.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Ainara Estanga Alustiza. Garbitzailea. Lanaldi partziala (13 ordu astean). Maila: E. Antzinatasuna: 2005eko uztailaren 8a.

Lan-kontratudun finkoak

M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %64,29koa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Antzinatasuna: 2007ko apirilaren 10a.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.

Araitzen, 2007ko maiatzaren 28an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0708958