77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONAMARIA

Deialdia, Donamariako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu euskaldun bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko. Izendapena

Donamariako Udalak, 2007ko maiatzaren 21eko ebazpenaren bidez, eta ikusirik Donamariako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu euskaldun bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko proben epaimahaiaren proposamena, hau ebatzi du:

1._Cleofé Goñi Orbegozo Donamariako Udaleko lan-kontratudun finko izendatzea, lanpostu hori betetzeko.

2._Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea hamar egun naturaleko epea duela lanpostuaz jabetzeko, erabaki hau jakinarazten denetik hasita, hala xedatzen baita lanpostu hori betetzeko deialdiaren 10.3 oinarrian. Hura 2006ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara dezaten, aipatutako deialdiko 10.2 oinarrian xedatutakoa betetzeko.

Donamarian, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0709018