77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ULTZAMA

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2006ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, irekitzeko lizentzien tasak eta hirigintzako jarduketetarako tasak.

Onespenaren erabakia 2007ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ultzaman, 2007ko abenduaren 26an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

ORDENANTZA FISKALAK

Ordenantza fiskaletan ezarritako tarifen berri eman du udalburuak, onesteko aurkezten baitira.

Agertutakoen artean eztabaidadu ondoren, aho batez erabaki da alkatetzaren proposamen hau onestea:

Ikusita ordenantza fiskalen espedienteari dagokion dokumentazioa.

Kontuan hartuz, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua.

4. Hasiera batean onestea hurrengo ordenantza fiskal hauek:

AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri emateko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten edo haien eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Agiriak.

a) Udalaren edozein agiriren kopia eta fotokopiak.

DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,10 euro.

DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,15 euro.

b) Agirien konpultsa.

Konpultsa bakoitzagatik: euro bat.

2-20 konpultsa, bakoitzeko: 0,60 euro.

21 konpultsa baino gehiago, bakoitzeko: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

2. Ziurtagiriak.

_Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: euro bat.

_Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 4 euro.

_Aldez aurretik txostena behar duten ziurtagiriak: 15 euro.

3. Arma txartelen tramitazioa.

_Arma txartel bategatik: 5,00 euro.

_4 arma txartelengatik: 10,00 euro.

_5 arma txartelengatik:. 10,00 euro

4. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5. Ahalmenak askiestea.

_Askiespen bakoitzagatik: 6,00 euro.

6. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

_Ordenantzak, ale bakoitzagatik: 10,00 euro.

_Aurrekontuak, ale bakoitzagatik: 10,00 euro.

7. Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 10,00 euro.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen funtzionarioak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten agiri zigiludun guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero dirusarrerak eginen dituzte, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(2005eko abenduaren 29ko osoko bilkuran egindako aldaketaren ondoriozkoa, hura 2006ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 10ean, argitaratu baitzen).

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotako baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergaperko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

A) Jarduerarako lizentzia.

B) Jarduerarako lizentzia berrikustea.

C) Irekitzeko lizentzia.

D) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

E) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

F) Eskualdaketak eta titular aldaketak, haietan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Lizentzia noiz eskatzen den, orduan sortuko da tasa. Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko edo juridikoak eta beste entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia eratzen dutenak, lizentzia ematen bazaie, edo hura aldatzen edo berritzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Tarifa finkoak nahiz tributu-kuotak izaten ahalko dira, zerga-oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen ondorioz, ordenantza honen eranskinaren arabera.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Interesdunak eskatutako lizentziaren kontzesioari uko egiten badio, tasa %80 merkatuko da.

7. artikulua. Jarduerarako eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta haren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, behar diren egiaztagiriak aurkeztuta. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriarentzat egiteagatik, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari lotuko zaio, edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra._Ordenantza honek indarra hartzen duenean indarrik gabe geldituko da Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Ultzamako Udalak 2004ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuena, baita Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala ere, Ultzamako Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitakoa.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Jarduerarako lizentzia eta haren berrikuspena.

_Jarduera sailkatua irekitzeko lizentzia bakoitza: 600 euro.

_Jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia bakoitza: 200 euro.

2. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

_Irekitzeko lizentzia bakoitza

Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.

III. epigrafea._Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondoren, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera aldatu, birkalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.

B) Berriz ere kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 250 euro.

C) Negozioaren titulartasuna aldatu, laga edo eskualdatzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 250 euro ordainduko baita.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen, tasen eta prezio publikoen gaietan.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza fiskal honetako zergapeko egintzak dira:

a) Igerileku estaligabeak.

b) Futbol zelaia.

c) Pilotaleku estalia.

d) Kiroldegia.

3. artikulua. 1. Kirola praktikatu eta gorputza lantzeko eraikin, zelai, esparru eta tokiak dira kirol instalazioak.

2. Xede hori duten ondasun higigarriak eta kirol instalazioren bati modu iraunkorrean atxikita daudenak halakotzat hartuko dira.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira, ordenantza honen 2. artikuluko zerrendan agertzen diren instalazioak erabiltzen badituzte.

Karga-oinarriak

5. artikulua. Karga-oinarriak dira:

a) Banakako urteko abonamenduetan eta instalazioetan sartzeko sarreretan, adina.

b) Urteko gainerako abonamenduetan, familia unitateko kideen kopurua.

c) Kirol elkarte edo entitateek kirol instalazioak erabiltzen dituztenean, zenbat ordutan erabiltzen diren.

d) Argiek pizturik egon behar badute, ordu kopurua.

e) Kirolez kanpoko jarduerengatik, jarduera eta egun bakoitza.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honen eranskinean agertzen dira aplikatuko diren tarifak, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu-kuota

7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

8. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko baimena lortzen den unean sorraraziko dira tasak.

Salbuespenak

9. artikulua. Salbuespena izanen dute:

a) Ikastetxeek.

b) Udalak bultzatutako edozein jarduerak, hark antolatu ez badu ere.

c) 5 urtetik beherakoek.

d) Ultzamako kirol elkarteek, dituzten hitzarmenen arabera arautzen baitira.

e) Udalaren kirol eskoletako monitore, irakasle eta arbitroek.

f) Ultzamako kirol eta kultur elkarte guztiek, 7. tarifari dagokionez.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Kudeaketa arau hauek Udalaren instalazioetan erabilera arautzen dutenez aparte dira.

11. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere.

12. artikulua. 1. Urteko abonamenduen bidez kirol instalazioak erabili gogo dituztenek txartela eskuratu beharko dute.

2. Abonamendu horiek edukita kirol instalazio guztietan sartzen ahalko dira, igerilekuak erabiltzeko denboraldiko abonamenduekin izan ezik.

13. artikulua. 1. Mota guztietako abonamenduak norberarenak eta eskualdaezinak izanen dira.

2. Titularra ez beste batek erabiltzen baditu abonamendu-txartelak, haiek bertan behera uzteko ahalmena izanen du Udalak, eta ez du ordaindu zaion kuota itzuli beharrik izanen.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

15. artikulua. 1. Instalazio guztietara abonaturik daudenen kuoten dirubilketa zergadunen zentsuaren bidez eginen da, seihilekoetan banatuta.

2. Igerilekuetara abonaturik daudenen kuoten dirubilketa eskudirutan eginen da, diruzaintzan, edo horretarako irekitako kontuan; aldiz, abonamendu txartelak edo karnetak udal bulegoetan eskuratuko dira. Horretarako, iragarki bat aldez aurretik argitaratu eta hartan adierazten diren agiriak ekarri beharko dira.

16. artikulua. Izendatutako langileek bilduko dituzte kirol instalazioetan sartzeko kuotak, haietan sartu aurretik hain zuzen. Aldian behin, zeregin hori duten langileek kontuak emanen dituzte Diruzaintzan adieraziko zaien moduan.

Hilabetekako erabilera jarraiturako baimenak direnean, tasa hilero ordaindu beharko da _erabilera baino lehen_ Udalaren Diruzaintzan, eta horrek ordainagiria emanen du.

17. artikulua. Fiantzarik eskatzen bada, Udalak erabakitzen duen tokian pausatuko da baimena emateko unean; berdin eginen da kuota ordaintzeko ikuskizunen kasuan.

Tributu-hausteak

18. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Ordenantza fiskalean xedatutakoari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsitakoa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Tarifak

1._Instalazio guztiak erabiltzeko abonamendua: 60,00 euro urtean.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2._Udalak kudeatzen duen igerileku estali gabea.

a) Denboraldiko abonamendua:

5 urte bitarte: dohainik.

Haurrak (5-16 urte): 30,00 euro.

Helduak: 45,00 euro.

Erretirodunak: 20,00 euro.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

b) Eguneko sarrerak.

5 urte bitarte: dohainik.

Haurrak (5-16 urte): 3,00 euro.

Helduak: 5,00 euro.

Erretirodunak: 3,00 euro.

c) Talde antolatuen sarrerak:

10 laguneko taldeak:

Haurrak (16 urte bitarte): 20,00 euro.

Helduak: 35,00 euro.

20 laguneko taldeak:

Haurrak (16 urte bitarte): 36,00 euro.

Helduak: 66,00 euro.

3._Igeriketa ikastaroak.

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik gora): 20,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 14,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 10,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

4._Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 45,00 euro.

%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,00 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak, etab.): 20,00 euro.

5._Pilotalekua.

a) Abonatuak:

Argia, ordubete: 5,00 euro.

b) Abonatu gabeak:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 15,00 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 10,00 euro.

c) Abonatuak ez abonatuekin:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 13,00 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,00 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 18,00 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 15,00 euro.

6 lagunetik gora taldetzat hartuko da.

6._Kiroldegia, taldeentzat.

a) Alokairua, ordubete: 25,00 euro.

Ehuneko 50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

b) Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 20,00 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak, etab.): 17,00 euro.

7._Kirolez kanpoko jarduerengatik eta ikuskizunengatik:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.200,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 300,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 300,00 euro egunean.

Oharra: 600,00 euroko fiantza eskatuko da.

UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

2. artikulua. Udalaren baskula pisatze kontuetarako erabiltzea da ordenantza honen zergapeko egintza.

3. artikulua. Udalaren baskula erabiltzen duten pertsona natural edo juridikoak daude prezio publiko hau ordaintzera behartuak.

4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoaren zenbatekoa kalkulatzeko, pisatu behar den elementuaren pisua hartuko da erreferentziatzat; aldiz, erabiltzaileak erositako txartel kopurua, txartel magnetikoa erabiltzen denean.

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

6. artikulua. Prezio publikoen sortzapena baskula erabiltzen den unean gertatuko da edo, kasua bada, urteko txartel magnetikoa erosten denean.

7. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta bat heldu diren arauetan agindutakoari.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA, 2005EKO ABENDUAREN 19KO BILKURAKO ALDAKETAREN ONDORIOZKOA

(2006ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 10ean, argitaratua).

Bakarra._Ordenantza honek indarra hartzen duenean indarrik gabe geldituko da Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala, Ultzamako Udalak 2001eko azaroaren 7ko osoko bilkuran hasiera batean onetsia.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordezko gisa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

ERANSKINA

A) Pisaldi bakoitza:

_0tik 10 tonaraino: 0,90 euro.

_10etik 20 tonaraino: 1,50 euro.

_20 tonatik gora: 2,10 euro.

B) Urteko txartel magnetikoa erostea:

_Txartel 1etik 4 txartelera bitarte: 150,00 euro, bakoitza.

_5 txarteletik gora: 30,00 euro, bakoitza.

C) Txartelaren ale bikoiztua, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 30,00 euro.

HIRIGINTZAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz ezarri da ordainarzpen hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakohirigintzako jarduketak.

Aipatzearren, ondokoak dira:

_Lurzatiketa egiteko lizentziak.

_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

_Emandako lizentzien aldaketak.

_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

_Behin-behineko obra edo erabileretarako lizentziak.

Orobat, hirigintza arloko galderei erantzutea zergapeko egintza da.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketak eskatu baituzte edo haien eragina edo onura hartzen badute.

Lurzoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak izanen dira zergadunaren ordezkoak.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide behar den moduan bete beharko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren aurrekontuaren kostuaren arabera.

Exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera zehaztuko da obraren kostua, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazioa eginen da, eta nolako aurrekontua aurkezten duten interesdunek, haren arabera zehaztuko da zerga-oinarria, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago.

Proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga-oinarria Udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Behar den lizentzia onartuta hasierako proiektua aldatzen bada, likidazio osagarria eginen da aurrekontu aldatuaren arabera, jatorrizkotik zenbat egiten duen gora, horrenbesteko bat jarrita.

9. artikulua. 1. Ikusirik egiazki egin diren obrak, baita haien benetako kostua ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; gero, ordaindu diezaiola eskatuko dio subjektu pasiboari edo sobera jarritakoa itzuliko dio.

2. Aurreko atalean xedatuari dagokionez, obra burutu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta, horrekin batera, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren deklarazioa, baita obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, bestela, aipatu kostua frogatzen duten fakturak edo bestelako agiriak.

10. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA, 2005EKO ABENDUAREN 29AN EGIN OSOKO BILKURAKO ALDAKETAREN ONDORIOZKOA

(2006ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 10ean, argitaratua).

Bakarra._Ordenantza honek indarra hartzen duenean indarrik gabe geldituko da hirigintzako jarduketengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1. Lurzatiketa lizentziak:

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 60 euro.

1.2. Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10.

1.3. Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,50.

1.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

_Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 200 euro.

1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 150 euro.

II. epigrafea._Hirigintza arloko galderei erantzutea:

_Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 50 euro.

_Txostenak egiteagatik: 10 euro.

Iragarkiaren kodea: L0708260