77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

4.1. sektoreko Plan Partziala. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

4.1. sektoreko Plan Partzialaren behin betiko onespena.

Cintruenigoko Udalak, 2007ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4.1 sektoreko Plan Partziala; Inmobiliaria Arbone, S.L.k aurkeztua da eta Larry Parsons arkitektoak prestatua, eta 84.512 m²-ko lurrari eragiten dio.

Martxoaren 14an 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta jendaurrean egoteko epea ireki zen, eta inork ez du bitarte horretan haren kontra egin.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1._Behin betikoz onestea 4.1 sektorerako aurkeztu den Plan Partziala.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0708817