77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 16ko 1219/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrari, ofizial telefonista eta koordinazioko operadore ofizial izateko 130 lanpostu, C maila edo taldekoak, oposizio-lehiaketa bidez barne igoera murriztuan betetzeko deialdia onetsi du (2007ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 4koa).

Marina Malvido Goñi, Sonia Moreno Parra, María Luisa Mayo Gutiérrez, María Isabel Aguerri Taboada eta Alberto Errea Irisarri jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdi horren kontra. Beraz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko ekainaren 12an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0709722