77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1462/2007 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Ucar Electrodos Ibérica, S.L.ko harguneko adarra Ororbian" proiektuari administrazio baimena ematen diona.

Gas Natural Distribución SDG S.A. enpresak 2007ko otsailaren 2an eskatu zuen "Ucar Electrodos Ibérica, S.L.ko hartuneko adarra Ororbian" proiektuko instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoa onar zedila. Proiektuak Oltzako Zendeako udal mugapea ukitzen du.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2007ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 16koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2007ko otsailaren 15ean, bai eta Oltzako Zendearen Udalaren iragarki oholean ere.

Epe horretan Jesús Garriz Ezcurra jaunak, OB-03 finkaren titularrak, egindako alegazio bat jaso da eta enpresa eskatzaileak erantzuna eman dio.

Eskatzailea, Gas Natural SDG, S.A., Administrazioaren baimen baten titularra da Iruñerriko hainbat udalerritan industrian erabiltzeko gas naturala banatzeko. Hauen artean Oltzako Zendea dago, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko seigarren xedapen gehigarriarekin bat. Izan ere, Industria Ministerioak Enagas-i 1985eko abenduaren 23an emandako ebazpenaren bidez eman zion kontzesio administratiboa iraungi da, Enagas-en jarduerak bereizi egin baitira, haren titulartasuna Gas Natural SDG, S.A. enpresak beretu duelarik. Hura ondasun eta eskubideetan, instalazio, bezero eta gasa banatzeko bestelako elementu osagarrietan subrogatu zen. 2005eko azaroaren 7an Gas Natural Distribución SDG, S.A.k departamentu honi eman zion Gas Natural SDG, S.A.ren jardueren subrogazioaren berri.

Hargune proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Proiektuaren xede den hornitzeko adarra DN 6-ko APA altzairuzko saretik abiatuko da. Lotura obturazioko karga-harguneekin eginen da oraingo hodiaren gainean. Tartea obturatutakoan, Cap-a kenduko da eta 6"x 4"-ko murrizketa eginen da adar berrirako, DN 4"-ko diametroarekin. Gero, hodiaren 0,480 k.p.an troka bat gurutzatzen da, eta aurrerago V-4 erpinetik V-5 erpinera bitarte NA-700 errepidea gurutzatzen da, horizontalki zulatuz Xulapain errekara ailegatu arte, V-6 erpinetik V-7 erpinera bitarte. Erreka aire zabalean gurutzatu eta azkenean hodiak Arga ibaia gurutzatzen du V-9 eta V-10 erpinen artean, zulaketa gidatuaren bidez. Aipatu adarrean DN 4"-ko hargune balbula bat jarriko da kutxetan eta gero DN 4"-ko cap bat.

Egin beharreko adarrak 1.438 m-ko luzera du, altzairuzkoa eta DN 4"-koa, eta 3,6 mm-ko lodierakoa,, API 5L zehaztapenaren arabera, GrB kalitatean edo balio bereko beste batean, kanpotik polietileno estrusionatuz estalia eta zinta plastikoekin hotzean egindako estaldura osagarrietan, pieza berezietan, eta obrako soldaduren estaldura, bai eta harkaitzen kontrako babesa ere beharrezkoa den eremuetan, eta babes katodikoa gasbidearen lotura mekanikoaren bidez, abiapuntuko sareak duen babes sistemaz baliatuta.

Diseinuaren presioa 16 bar-ekoa da eta tenperatura 15ºC-ekoa, aurreikusitako gehieneko emaria 7.690 Nm³/h-koa.

Aurrekontuak hirurehun eta hirurogeita lau mila bederatziehun eta hogeitazazpi euro egiten du (364.927 euro). (364.927 euro).

Gas Natural Distribución SDG S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1._"Ucar Electrodos Ibérica, S.L.ko hartuneko adarra Ororbian" proiektua onestea eta Gas Natural Distribución SDG S.A enpresari proiektu horren instalazioak egiteko administrazio baimena ematea.

2._Baimenduriko instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.

3._Gas Natural Distribución SDG S.A. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4._Administrazio baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena._Enpresak bi hilabeteko epean 7.298,54 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.

Bigarrena._Instalazioetan eta haien muntaketan Gas erregaien sare eta hartuneei buruz Industria Ministerioak 1974ko azaroaren 18an emandako agindu baten bitartez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoa bete beharko da (Industria eta Energia Ministerioak 1983ko urriaren 26ko, 1984ko uztailaren 6ko, 1994ko martxoaren 9ko eta 1998ko maiatzaren 29ko Aginduen bidez aldatu zen Erregelamendu hura).

Hirugarrena._Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraikiko zaio.

Laugarrena._Gas Navarra, S.A.k abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aipatzen diren eskubide eta baldintzak izanen ditu, banatzailea den aldetik. Dekretu horren bidez arautzen dira gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, baita instalazioak baimentzeko prozedurak ere.

Bosgarrena._Baimen honek ez du erabiltzeko eskubide esklusiborik ematen.

Seigarrena._Instalazioak eraiki eta gero, Industria Segurtasuneko Zerbitzuak ikuskatuko ditu lanak eta muntatzeak eta, horiek bukatutakoan, eta obra-bukaeraren ziurtagiria _eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia_ kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik zuzendaritza nagusi honetara igorriko.

Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko izaera orokor nahiz partzialeko ikuskapen, saio eta proben berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak Industri Segurtasunerako Zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehenago, kontzesio-hartzaileak haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du.

Zazpigarrena._Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimen hau bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adieraziriko eran eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Zuzendaritza Nagusi horrek baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarrean dauden xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

5._Ebazpen hau Jesús Garriz Ezcurra jaunari (San Julián kalea, 11, 31171 Ororbia) eta Gas Natural Distribución SDG, S.A.ri jakinaraztea (Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008 Iruña), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

6._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 16an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0708395