77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1013/2007 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Irunberrin (Nafarroa) Zaraitzu ibaiaren gaineko trenbide zaharreko zubia handitzeko obrak egiteko epea luzatzen duena. Proiektua Udalak sustatu du.

Aipatutako espedientea 2007ko apirilaren 25ean sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan.

Zuzendari nagusiak ekainaren 22an emandako 1526/2006 Ebazpenaren bidez, zubia handitzeko obrak egiteko dirulaguntza eman zen. Gero, abenduaren 29ko 3157/2006 Ebazpenaren bidez, obrak egiteko epea 2007ko ekainera arte luzatu zen.

Zaraitzu ibaian azkeneko hilabete hauetan izandako ur-emaria handitu denez, izan ere, urtze prozesua azkar gertatu da eta elurtea luzatu, obrak atzeratu egin dira. Gainera, amurrain kumeak hazteko garaia eta mustelido babestuak ugaltzeko garaia denez, beharrezkoa ikusi da lan programa agorraldira eramatea.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egindako txostena, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irunberrin (Nafarroa) Zaraitzu ibaiaren gaineko trenbide zaharreko zubia handitzeko obrak egiteko epea luzatzea. Proiektua Udalak sustatu du.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

1._Ibaiaren ibilgua ukitzen duten lanak uztailaren 1etik aurrera hasiko dira eta 2007ko urriaren 15a baino lehen bukatuko, lehengoratze neurri eta guzti.

2._Aipatutako ebazpenetan agertzen diren baldintzak eta Ebroko Ur Konfederazioak ezartzen dituenak errespetatu beharko dira.

3._Obrak hasi baino 48 ordu lehenago Agoizko ingurumenzainei deituko zaie (Tel.: 608 06 26 69 eta 948 33 42 13) fauna kentzeko, bidezkoa bada, eta obrak gainbegiratzeko.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Kontrol Ekonomiko eta Administratiboaren Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Irunberriko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 16an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0708263