77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

161/2007 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Jacako lehengo errepidean eta Camino del Río eta Nuestra Señora de la Asunción mugapeetan zolatze lanak egin eta sareak berritzeko proiektua gauzatzeko. Proiektua Ledeako Udalak sustatu du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2007ko otsailaren 19an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Jacako lehengo errepidean eta Camino del Río eta Nuestra Señora de la Asunción mugapeetan zolatze lanak egin eta sareak berritzeko proiektua gauzatzeko. Proiektua Ledeako Udalak sustatu du.

2. Baldintza hauek bete beharko dira:

_Obrek ukitzen dituzten lur guztiak lehengoratu eta birlandatu beharko dira. Belar espezie autoktonoak erein beharko dira eta erreka bazterretan zuhaixka eta zuhaitz autoktonoak. Adibide gisara, hauek gomendatzen dira: haltzak (Alnus glutinosa), lizarrak (Fraxinus angustifolia), hurritzak (Corylus avellana), zuhandorrak (Cornus sanguinea), iparraldeko elorri zuriak (Crataegus monogyna)...

_Obrak amaitu ondoren, garbiketa zorrotza eginen da. Proiektuaren eragin-eremua obrako materialen hondarrik eta lur soberakinik gabe gelditu beharko da eta sobratzen diren materialak zabortegi batera edo hondakindegi baimendu batera eramanen dira.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Ledeako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0708744