77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

155/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Elkarte Zinofiloari eta "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren hazleen eta ehiztarien elkarteari "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko aitorpen ofiziala ematen diena.

Nafarroako Elkartea Zinofiloak (IFZ: G31594559) eta "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren hazleen eta ehiztarien elkarteak (IFZ: G31802721) eskatu dute Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren entitate laguntzailearen izaera aitortzea, "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak abuztuaren 14an emandako 270/2006 Foru Aginduaren bidez Patxoi Nafarra zakur arrazari dagokion arrazaren eta haren lanen estandarra onartu zen. Agindu hartan, arraza horretako arraza-estandarra onartzeaz gainera, haren liburu genealogikoa ere sortzen da eta liburu genealogikoa kudeatzen duten elkarteen betebeharrak finkatzen dira.

Maiatzaren 25eko 558/2001 Errege Dekretuaren bidez, arraza garbiko zakurren hazleen erakundeak edo elkarteak ofizialki onartzeko prozesua arautu eta haiek bete beharrreko baldintzak finkatu ziren.

558/2001 Errege Dekretu hura abenduaren 23ko 1557/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen. Bertan ezartzen da Espainiako zakur arraza baten liburu genealogikoen kudeaketaren ardura hartu nahi duten elkarteei aitorpen ofiziala ematea, arraza horren jatorria zein autonomia erkidegotan dagoen, hango organo eskudunari dagokiola.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Elkarte Zinofiloari (IFZ: G31594559) eta "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren hazleen eta ehiztarien elkarteari (IFZ: G31802721) aitorpen ofiziala ematea "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren liburu genealogikoa kudeatzeko.

2. artikulua. Nafarroako Elkarte Zinofiloak eta "Patxoi Nafarra" zakur arrazaren hazleen eta ehiztarien elkarteak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren abuztuaren 14ko 270/2006 Foru Aginduan ezarritakoa betetzeko hitza ematen dute, zehazki 3. artikuluan ezarritakoa. Foru agindu horren bidez, Patxoi Nafarra zakur arrazari dagokion arrazaren eta lanen gaineko estandarra onartu zen.

3. artikulua. Administrazioak egiten dituen kontrol lanetan frogatzen bada foru agindu honen oinarrian dagoen araudia osorik edo partez betetzen ez dela, aitorpena kentzen ahalko da.

4. artikulua. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik edo interesdunari jakinarazten zaionetik hasita hilabeteko epean.

5. artikulua. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0708588