77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

81/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta ingurumen eraginaren azterlanarekin batera jendaurrean paratzen duena.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntza proiektua aurkeztu du, onetsia izan dadin.

Proiektuaren xede den jarduketa hauxe da: Lekunberriko industrialdeko sarbide berri bat burutzea, kanpoko lotura bat eman eta herrigunea saihesteko.

Bide berria Albiasuko errepideko 0+600 k.p.an egin beharreko biribilgune batetik abiatu eta zeharbideko iparraldeko mugako biribilgunean bukatuko da, A-15 autobiako sarbideak eta Leitzako eta Donostiako errepide zaharrek bat egiten duten tokian. Bidea 720 metro luze da.

Proiektuak ingurumen eraginaren azterlana du, ingurumen eragina adierazteko behar dena, eta gainera ingurumen nahikotasunari buruzko txostena ere prestatu da.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeko 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, bidezko da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Bestaldetik, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 39. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da, halaber, ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean paratzea, proiektuaren ingurumen eragina ebaluatu ahal izateko.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Lekunberriko saihesbidea-Albiasu" izeneko eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea.

2. Proiektua, ingurumen eraginaren azterlanarekin batera, jendaurrean paratzea, hilabetez. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren ohar edo alegazioak aurkezten ahalko dira, idatziz, eta ukituriko ondasun eta eskubideen akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere bai. Zerrenda foru agindu honen eranskinean dago. Horretarako, lurzatietako planoak eskuratzen ahalko dituzte, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Lekunberriko Herriko Etxean.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Lekunberriko Udalari.

Iruñean, 2007ko ekainaren 5ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

"LEKUNBERRIKO SAIHESBIDEA-ALBIASU"

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LEKUNBERRIKO UDAL MUGAPEA

LE-01 SAIGOS ARBIDE, JOSE IGNACIO 674 12 294 BAZKALEKUA

Iturriak, 8, 1.a, Lekunberri

LE-02 CHASCO SUCUNZA, JAVIER 93 12 295-2 LURZORUA-HIRIKOA

Aralar, 67, Lekunberri

LE-03 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRA 3.351 12 296 HARIZTIA

Aldezaharra, 41, Lekunberri

LE-04 LANZ LANDA, MARIA INMACULADA 1.519 12 299 BELARDIA

Aldezaharra, 7, Lekunberri

LE-05 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 3.074 12 300-A LARREA

Aldezaharra, 1, Lekunberri 60 12 300-B ZUHAIZTIA

LE-06 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 963 12 303 LARREA

Aldezaharra, 24, Lekunberri

LE-07 ASTIZ ALBIZU, VICENTE 1.737 12 304 LARREA

Aldezaharra, 2, Lekunberri

LE-08 NAVARRO ALDUCIN, NORBERTO 1.272 12 305 LARREA

Aldezaharra, 39, 2.a, Lekunberri

LE-09 ASTIZ ALBIZU, VICENTE 39 12 306-A LARREA

Aldezaharra, 2, Lekunberri

LE-10 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRA 506 12 313 ZUHAIZTIA

Aldezaharra, 41, Lekunberri

LE-11 ECHARRI MICHAUS, F. JAVIER 606 12 472 LARREA

Aldezaharra, 45 B, 1.a A Lekunberri

LE-12 IRAÑETA JUANMARTIÑENA, JOSE MARIANO 2.408 12 473 LARREA

Zapatenea

LE-13 BARBERIA ARTOLA, MARTIN JOAQUIN 1.736 12 475-A LARREA

Aralar, 54, 2.a C, Lekunberri 73 12 475-B ZUHAIZTIA

LE-14 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 3.658 12 476-A LARREA

Aldezaharra, 24, Lekunberri 46 12 476-B ZUHAIZTIA

LE-15 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRA 1.074 12 477 ZUHAIZTIA

Aldezaharra, 41, Lekunberri

LE-16 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 371 12 478 BELARDIA

Aldezaharra, 1, Lekunberri

LE-17 ECHARRI GOROSTIAGA, MARIA ANGELES 161 12 662-1-1 LURZORUA-HIRIKOA

Aralar, 54, 1.a D

ZORTASUNA, UKITURIKO ZERBITZUENGATIK

OKUPAZIOA, AIREKO LINEA ELEKTRIKOENGATIK

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda

LEKUNBERRIKO UDAL MUGAPEA

LE-11 ECHARRI MICHAUS, F. JAVIER 68 272 8 ELEKT 12 472 LARREA

Aldezaharra, 45 B-1.a A Lekunberri

LE-24 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRA 15 60 ELEKT 12 471 BAZKALEKUA

Aldezaharra, 41, Lekunberri ZUHAIZTIA

LE-23 MARTIJA OLAGÜE, AMPARO 113 452 8 ELEKT 12 470 A LARREA

P. Caballero, 28-4.a ezkerra Iruña

LE-22 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 72 288 8 ELEKT 12 469 A BELARDIA

Aldezaharra, 1, Lekunberri

LE-09 ASTIZ ALBIZU, VICENTE 32 128 ELEKT 12 306 A LARREA

Aldezaharra, 2, Lekunberri

LE-20 ERNETA ESPELOSIN, ISABEL 78 312 ELEKT 12 307 ZUHAIZTIA

Aldezaharra, 24, Lekunberri

LE-21 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 38 152 ELEKT 12 311 PAGADIA

Aldezaharra, 1, Lekunberri

LE-10 MARTIJA OLAGÜE, AMPARO 49 196 ELEKT 12 313 ZUHAIZTIA

P. Caballero, 28, 4.a ezkerra Iruña

LE-04 LANZ LANDA, MARIA INMACULADA 123 492 8 ELEKT 12 299 BELARDIA

Aldezaharra, 7, Lekunberri

LE-03 LEKUNBERRIKO UDALAREN HERRILURRA 112 448 ELEKT 12 296 HARIZTIA

Aldezaharra, 41, Lekunberri

LE-05 ASTIZ URRIZA, MARIA PILAR 47 188 ELEKT 12 300 A LARREA

Aldezaharra, 1, Lekunberri

ZORTASUNA, UKITURIKO ZERBITZUENGATIK

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA, LURPERATURIKO ZERBITZUENGATIK

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LEKUNBERRIKO UDAL MUGAPEA

LE-11 ECHARRI MICHAUS, F. JAVIER 30 60 4 ELEKT 12 472 LARREA

Aldezaharra, 45 B-1.a A Lekunberri

LE-12 IRAÑETA JUANMARTIÑENA, JOSE M 5 10 ELEKT 12 473 LARREA

Zapatenea, Lekunberri

Iragarkiaren kodea: F0709524