77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

279/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Imozko Udal Plana aldatzeko espedientea behin betikoz onesten duena. Urritzako 11. poligonoko 101. lurzatiko A lurzatia nekazaritza eta abeltzaintzarako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik gelditu eta lurzoru finkatugabe bihurtuko da, bertan etxebizitza bat eraikitzeko. Domingo Olaechea Barbería jaunak sustatu du.

Imozko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Imozko Udal Plana aldatzeko espedientea behin betikoz onestea. Urritzako 11. poligonoko 101. lurzatiko A lurzatia nekazaritza eta abeltzaintzarako ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik gelditu eta lurzoru finkatugabe bihurtuko da, bertan etxebizitza bat eraikitzeko. Domingo Olaechea Barbería jaunak sustatu du.

2. Udalari eskatzea, gehienez ere hiru hilabeteko epean, aldaketa horren testu bategina igor dezala departamentu honetara, non, agiri idatzi eta grafikoetan, foru agindu honen 1. atalean aipatzen den kategoria eta baimenduriko etxebizitza kopurua adieraziko baitira.

3. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, aipatu foru agindua bon.ean argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, arautegia bon.ean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu honen berri ematea Imozko Udalari, Urritzako Kontzejuari eta Domingo Olaechea Barbería jaunari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 25ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0708824