77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

ERABAKIA, 2007ko maiatzaren 14an, Nafarroako Gobernuak hartua, "Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala" 1. sektoreko POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatietan aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematen diona. Espedientea Tuterako Udalak eta Nasuinsak sustatu dute.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko maiatzaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zuen, Tuterako Udalak sustaturik (2005eko ekainaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 73. zk.).

Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.-Nasuinsarekin batera espedientearen sustatzailea denak UPSaren aldaketa aurkeztu du otsailaren 19an, nekazaritzako elikagaien arloko lehenengo enpresa (olioaren arloko industria bat) tokirik egokienean ezartzeko.

Aldaketak proposatzen du, funtsean, POL-4 eta POL-5 lurzatiak lurzati bakarrean biltzea eta lurzati horien izena, erabilera eta eraikigarritasun-indizea aldatzea, baita POL-6 eta 9.1 lurzatietakoak ere. Lurzati horiek guztiak UPSaren 1. sektorekoak dira.

POL-4 eta POL-5 lurzatiak bateratu ondoren, 8-14 lurzatia osatuko dute eta POL-6 lurzatia, berriz, 8-15 deituko da. Horrez gainera, hiru lurzati horien erabilera aldatuko da, balio anitzekoak izatetik industria erabilera izatera pasatuko baitira.

Aldaketa horien ondorioz, indarreko UPSaren eredu-aprobetxamendua handitu eta erabilera anitzeko eremua murriztuko da. Hortaz, aprobetxamendu hori ez aldatzeko eta erabilera anitzeko eremuari eusteko, azaldutako lurzati horien eraikigarritasun-indizea ere aldatzea proposatzen da, hala nola 9.1 lurzatiaren izena eta erabilera (enpresa jarduera), hemendik aurrera POL-2 deituko baita eta erabilera anitza izanen baitu.

Proposamena azterturik, planteaturiko gauza guztiak ongi justifikatuak eta egoki ebatziak daudela ikusi da.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2007ko maiatzaren 4ko txostenaren arabera, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin eta aplikatu beharreko gainerako arauekin bat, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala" 1. sektoreko POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatietan aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematea. Espedientea Tuterako Udalak eta Nasuinsak sustatu dute.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta aldaketaren eraginpeko lurretako udalari entzunaldia ematea. Bi tramiteak aldi berean eginen dira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren ondorioetarako.

Hartarako, espedientea ikusgai egonen da interedunen eskura Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada Etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta sustatzaileei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0708105