77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Etxarri Aranazko Udal Planeko UE-11 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2007ko maiatzaren 16an egindako Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Etxarri Aranazko Udal Planeko 11. exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Etxarri Aranazko Udalak sustaturik, lankidetza sistemaren bidez eginen baita.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Etxarri Aranatzen, 2007ko maiatzaren 25ean._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0708917