77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

909/2007 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 25eko 991/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2005eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 72. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta aurkeztutako izangaiak baztertuta, bidezko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea, maiatzaren 25eko 991/2005 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2005eko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, ekainaren 17an.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 17an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0708583