77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GESALATZ

Lerateko UE 10.2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko maiatzaren 22an eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Lerateko UE 10.2 unitatea birzatitzeko proiektua, Servicons Navarra, S.L.k sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Lerateko Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Inork ez badu epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da.

Gesalatzen, 2007ko maiatzaren 28an._Alkate udalburua, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0708916