77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Narbarteko UAUN.7 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2007ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Bertizaranako Udal Planeko Narbarteko 7. unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, espedienteko txostenetan adierazitako determinazioekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 151. artikuluan lege testu beraren 74 eta 76. artikuluei dagokienez ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Bertizaranan, 2007ko maiatzaren 23an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0708903