77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2007ko maiatzaren 11n egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Onestea Idoia Escudero Marinek xehetasun azterlan baten gainean 07-01-12an aurkeztutako alegazioaz (R/E 136 zenbakia) Udaleko zerbitzu teknikoek jaulki duten alegazio txostena (B-13/07 erref.), eta beraz delako alegazioa ezestea txosten horretan oinarrituz, haren edukira jo behar baita erabaki honen arrazoiak aurkitzeko.

2. Xehetasun azterlana behin betikoz onestea,14. poligonoko 46. lurzatian, Isterrenea etxean. Hura Iruritan dago eta II. motako eraikin finkatua da Udal Planean definitzen direnen artean. Espedientearen sustatzailea Baztango, S.L. da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2007ko maiatzaren 24an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0708891